lunes, 13 de diciembre de 2010

SORTU DA MUSU-TRUK !!!!

Hemen aurkezten dizuegu MUSU-TRUK; Barakaldoko Eguzkik sortu duen gauzen berrerabilpenarako txoko digitala.

Bere helburua xumea da; etxean soberan edota ganbaran botatzeko zain dauzkazun gauza erabilgarri horiek behar dituztenei ematen erraztea. Halaber, behar eta beste modu batez lortu ezin dituzun gauza horiek gure blogean aurkitu ahal izateko aukera ematea; musu-truk, hain zuzen ere.

Pairatzen dugun sistema ekonomikoaren erokeriak planeta honen lehengaiak agortzera garamatza ziztu bizian. Egoera honi buelta ematen lortu arte hau bezalako ekimen ttipiak beharrezkoak direlakoan gaude.

Hona hemen gure ekarpen txikia. Interesatzen zaizu? Aurrerago irakurri ditzakezu erabiltzeko arauak.

domingo, 12 de diciembre de 2010

AHTren bide berriari ezetz esan diote milaka lagunek Baionan



Milaka lagunek bat egin dute Baionan Abiadura Handiko Trenaren egitasmoaren aurka egin den manifestazioarekin. 130 traktorek ireki dute martxa, eta haien atzetik ehun hautetsi inguru joan dira.


130 traktore inguru joan dira manifestazioaren buruan. (Bob EDME)
BAIONA-. Abidura Handiko Trenaren (AHT) egitasmo berriari ezetz esan diote milaka lagunek gaur arratsaldean Baionan. Antolatzaileen arabera, 15.500 pertsona bildu dira, Poliziak, aldiz, 5.300 izan direla esa du.
Cade elkarteak deituta, Laugatik abiatu da mobilizazioa, gehienbat Lapurditik baina baita barrualdetik joandako 130 traktore inguru buruan zirela. Haien atzetik zihoazen Cade elkarteko ordezkariak, "AHT eta gastatzeari ez. Dagoena berritzeari bai" leloa zuen pankartarekin.
Ondotik, mobilizazioari sostengua adierazi zioten Lapurdiko hiru herri elkargoetako hautetsiak zihoazen, ehun inguru. Horien artean, Alain Iriart kontseilari nagusi eta HIriburuko auzapeza, eta Mixel Hiriart, Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoaren buru eta Biriatuko auzapeza.
Manifestazioa Suprefekturaren aurrean amaitu da, eta han Cadeko Victor Pachonek eta Mixel Hiriartek hartu dute hitza. AHTren egitasmo berriak suposatzen duen dirutza salatu dute eta proiektuaren baliagarritasun eza nabarmendu dute.
Egitasmoa kudeatzen duen RFF erakundeari linea berriaren aurka borrokan jarraituko dutela ohartarazi diote, eta "pazientzia" eta "argudioekin" irabazi egingo dutela azpimarratu dute.
http://www.gara.net/paperezkoa/20101212/237524/eu/AHT-linearen-aurkako-aldarrikapenak-milaka-lagun-elkartu-zituen-Baionan

AHT-aren aurkako manifestazioa

AHT JAN DOGU SOPELAN!

Pasadan zapatua azaroak 13an ,"Jan ezazu AHT Sopelan!" lelopean antolatutako jardunaldiak, oso positiboki baloratzen ditugu Eguzkin. Eskualde maian egindako deialdiak erantzuna izan zuen: Plentzi, Sopela, Algorta, Erandio, Barakaldoko... jendea hurbildu zen Sekeko gaztetxera, txikizio honen aurkako jarrerak bizirik dirauela azpimarraturik.

Abiadura Handiko Trenaren egungo egoerari buruz aritu ginen egun honetan argi geratu zen berriz ere, proiektu honen kaltetuak guztiak garela: desagerraraziko dituen gune ekologiko garrantzitsuak, bultzatuko duen bizimodu eskasa, sustatuko dituen energia eredu kaltegarriak...

Azpiegitura honen aurkako borrokaren bilakaerari buruz mintzatzen genbiltzanean berriz, herriaren oposizioaren indarberritze eta sustatzea ezinbesteko premia dela argi geratu zen.

Une hunkigarriak ere suertatu ziren. Eguzkik eta Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) omenaldia egin nahi izan genien borroka honetan aktiboki aritu (eta aritzen) direnei. Ikur bezala geratu daitezen guztion memorian."Jan ezazu AHT Sopelan!" leloa "hitzez hitz" bete genuen bizkotxozkoz eginiko AHT hizlariek moztu eta beste guztiok jan genuenean. Orain galdera da:

noiz jango duzu zuk?

martes, 2 de noviembre de 2010

JAN EZAZU AHT SOPELAN!!

Herri txikia bai! Baina txikitua nahi ez dugulako! AHTaren aurkako arrazoiak badirautelako!Gure herria zatitu eta energia eredu agresiboak bultzatzen dituen proiektuaren aurka egotea delitua ez delako! Ynposaketa honen aurrean ezetza sustatzen eta indartzen jarraitu behar dugulako! Guk nahi dugun garapen eredua aukeratzeko eskubidea daukagulako! Zurekin batera AHTa geldituko dugulako!

JAN EZAZU AHT gurekin Sopelan!

Azaroak 13an, arratsaldeko 19:00etan Sopelako Sekeko Gaztetxean!



AHT-RIK EZ,EZ ETA EZ!!

EGUZKI SOPELA
AMA LURRA DEFENDATZEN





ZER DA HAU???

Gure ingurune naturalen egoera negargarria da!!