viernes, 8 de octubre de 2010

AZKENEAN KONTSUMO TALDEA SOPELAN!!

Gure herriko talde ekologista moduan oso pozik gaude atzo Sopelako kontsumo taldeari hasiera eman zitzaiolako. Baina norbaitek ez baileki, zer da kontsumo talde bat?

Pertsona sare edo multzo bat da. Salneurri baxu eta pentsamendu pasiboan oinarritzen den produktibismo eta kontsumismoaren eraginez galtzen ari den elikatzeko eta erlazionatzeko modu bat berreskuratu nahi duten pertsonek osatutako taldea, hain zuzen ere.

Helburuaren lorpenaren ardura, baserritar eta kontsumitzaileen artean partekatzen duen proiektu hau Sopelara heldu da, herriko 12 familia elikadura subirotasunera zuzendutako proiektu honetan murgildu dira.

Baserritarrak astero kontsumitzaileari aurretiaz zehaztutako produktuekin betetako otzara bat ekartzeko konpromisoa hartu du kontsumitzaileak ostera, denboraldi batean otzara jaso eta ordaintzeko konpromisoa hartu dutelarik. Otzaran denetarik aurki dezakegu barazkiak, esnea, ogia, oiloa, okela...dana jasotzaileak zehaztutako neurrian.

Produktu guztiak lokalak dira, transgenikorik gabekoak eta iraunkortasun irizpideekin produzitutakoak; ez soilik ingurugiroarekiko iraunkortasunarekin , iraunkortasun sozialarekin produzitutakoak ere badira. Proiektu honetan lan egiten duten pertsonek lan baldintza duin eta soldata egokiak dituzte.

Ehnek aurrera eramandako proiektu hau gero eta zabalduagoa dago Euskal Herrian. Eguzkin, Sopelan beharra sumatu genuenean eta Ehnerekin batera taldea herrian aurrera eramatea erabaki genuenean, benetan ez genuen espero hain arrera beroa izango genuenik. Alde batetik Ehnek egin duen lan azkar eta efizientea, bestetik topaleku bezala Plaza Beltza kultur-guenaren disposizio osoa eta parte hartzeko gogotsu ibili diren pertsona guztien partaidetza eta lana eskertu nahi genituzke.

Partaideek gainera aipamen berezia merezi dute, egia delako produkzio lokala eta justizia soziala bultzatuko dituztela baita agroekologiaz gozatuko ere. Baina horrekin batera, garaian garaiko produktuak kontsumituko dituzte, jada ez dute nahi dutena dendetan erosiko baizik eta antzina bezala ortuan dagoena jatera moldatu beharko dira eta horixe goraipatu nahi genuen, hori ez baita konpromiso makala egungo erosotasunaren bizimoduarekin. Beraz animo guztiei!! jarrai dezagun ama-lurra defendatzen!!

EGUZKI SOPELA

AMA LURRA DEFENDATZEN!

2010/10/07

1 comentario:

  1. Zelan egin dezaket kontsumo taldean parte hartzeko?
    Mila esker.

    ResponderEliminar


ZER DA HAU???

Gure ingurune naturalen egoera negargarria da!!