domingo, 12 de diciembre de 2010

AHTren bide berriari ezetz esan diote milaka lagunek Baionan



Milaka lagunek bat egin dute Baionan Abiadura Handiko Trenaren egitasmoaren aurka egin den manifestazioarekin. 130 traktorek ireki dute martxa, eta haien atzetik ehun hautetsi inguru joan dira.


130 traktore inguru joan dira manifestazioaren buruan. (Bob EDME)
BAIONA-. Abidura Handiko Trenaren (AHT) egitasmo berriari ezetz esan diote milaka lagunek gaur arratsaldean Baionan. Antolatzaileen arabera, 15.500 pertsona bildu dira, Poliziak, aldiz, 5.300 izan direla esa du.
Cade elkarteak deituta, Laugatik abiatu da mobilizazioa, gehienbat Lapurditik baina baita barrualdetik joandako 130 traktore inguru buruan zirela. Haien atzetik zihoazen Cade elkarteko ordezkariak, "AHT eta gastatzeari ez. Dagoena berritzeari bai" leloa zuen pankartarekin.
Ondotik, mobilizazioari sostengua adierazi zioten Lapurdiko hiru herri elkargoetako hautetsiak zihoazen, ehun inguru. Horien artean, Alain Iriart kontseilari nagusi eta HIriburuko auzapeza, eta Mixel Hiriart, Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoaren buru eta Biriatuko auzapeza.
Manifestazioa Suprefekturaren aurrean amaitu da, eta han Cadeko Victor Pachonek eta Mixel Hiriartek hartu dute hitza. AHTren egitasmo berriak suposatzen duen dirutza salatu dute eta proiektuaren baliagarritasun eza nabarmendu dute.
Egitasmoa kudeatzen duen RFF erakundeari linea berriaren aurka borrokan jarraituko dutela ohartarazi diote, eta "pazientzia" eta "argudioekin" irabazi egingo dutela azpimarratu dute.
http://www.gara.net/paperezkoa/20101212/237524/eu/AHT-linearen-aurkako-aldarrikapenak-milaka-lagun-elkartu-zituen-Baionan

No hay comentarios:

Publicar un comentario


ZER DA HAU???

Gure ingurune naturalen egoera negargarria da!!